I

Haren heriotzaren mendeurrenean

‘Abdu’l-Bahá Zerbitzu-bizitza bat

‘Abdu’l-Bahá Bahá’u’lláh Bahá’í fedearen profeta fundatzailearen seme nagusia izan zen, eta haren oinordeko izendatua 1892an aita hil ondoren.

 

Mundu osoan ezaguna da justizia sozialaren alde egindako lanarengatik eta nazioarteko bakearen enbaxadore gisa. Bere bizitza erlijio berri honen kausa sustatzeari eman zion, baita munduko bakearen oinarriak ezartzeari ere.

«Bedeinkatua, bi aldiz bedeinkatua, Bere urratsek urratu duten zorua, Bere aurpegiaren edertasunaz poztu den begia, Bere Deiaren ohorea izan duen entzumena, Bere Maitasunaren eztitasuna dastatu duen bihotza, Bere oroitzapenaren bidez zabaldu den bularra, Bere laudorioa adierazi duen luma, Berak idatzirikoaren testigantza eraman duen biribilkia».

— Bahá ‘u’ lláh, Bahá’u’lláhren Lauza Hautatuak 264. orrialdea

Abdu’l-Bahá, bahá’í irakaskuntzen eredu perfektutzat hartzen da, eta bere aitaren idazlanen interpretea izan zen.

Hil zela 100 urte bete direnean, ‘Abdu’l-Baháren bizitza eta irakaspenak milaka pertsona inspiratzen ditu oraindik ere eraldaketa material eta espiritualaren prozesua aurrera eramateko ahaleginetan, bai norbanako mailan bai gizarte-mailan.

Prozesu horren barruan, besteak beste, badituzte haur eta gazteentzako hezkuntza espiritualeko programak eta sinesmen guztietako pertsonei irekitako otoitzerako eta meditaziorako guneak; halaber, elkarrizketa eraikitzaileetan aktiboki parte hartzen dute eta bizilagunen eta adiskideen arteko adiskidetasun- eta laguntza-loturak sortzen dituzte ere, komunitate sutsu eta harmoniatsuak eraikitze aldera.

Bahá ‘íek mundua hobetzeko lan egiten dute, gizateriari zerbitzatuz; hori egitean, bere izenak berak dioen bezala, “Jainkoaren morroi” izena hartu zuen Maisuaren urratsei jarraitzen diete.

Zerbitzu-bizitza

‘Abbás Effendi, ‘Abdu’l-Bahá (“Jainkoaren morroia” esan nahi duena) izenaz ezaguna, 1844ko maiatzaren 22an jaio zen Teheranen, Persian, Bab-ek (Bahá’í fedearen Profeta Aitzindaria) bere misioa aitortuta ziklo erlijioso berri bati hasiera ematen zion gauerdi berean.

«Lehen aldiz ikusi nuen forma bat Espiritu Santuaren errezeptakulua izateko bezain noblea».

— Khalil Gibran poeta, 1912an New Yorken ‘Abdu’ l-Bahá-rekin izandako topaketaren harira.

Haurretan, ‘Abdu’ l-Bahak Báb-en jarraitzaileen aurka agintariek piztutako jazarpenak jasan zituen. Zortzi urte besterik ez zituela, aita espetxeratu zuten, eta Teherango bere etxea arpilatu eta konfiskatu egin zuten. Geroago, bere familiarekin batera erbesteratu zuten, lehenik Bagdadera, gero Hadrianopolisera eta Konstantinoplara, bere egunak Palestinako ‘Akka hiri-espetxean erbesteratuta amaitu zituen arte. Ez zen bere jaioterrira sekula itzuli.

‘Abdu’l-Bahá haurra zelarik, Bahá’u’lláhren Zeregin espirituala aitortu zuen lehena izan zen, aita Teherango “Putzu Beltz” izenekoan espetxeratuta zegoenean. Orduz geroztik, bere laguntzailerik eta lagunik hurbilena izan zen; besteak beste, agintarien aurrean ordezkatzen zuen eta aitarekin batera erbesteratutako senide eta jarraitzaileen beharrei erantzuteko ardura hartu zuen.

Sortzetik zetorkion izaera eskuzabala, errukitsua, zintzoa, adimentsua eta apala zela eta, Bahá ‘u’ lláhren mirespena izan zuen eta “maisu” izena eman zioten. Bizitza osoa besteen zerbitzuari emanik, gizalege, adeitasun eta debozio paregabeak erakutsi zituen, ‘Abdu’l-Bahák ekintza praktiko eta abnegatuen bidez adierazi zuen Jainkoarekiko debozioak zenbateraino balio dezakeen giza arrazaren hobekuntzarako.

«Nekez aurki liteke, (…) hitz adierazgarriagorik, argumentu arinagorik, adibideak bilatzeko arte trebeagorik eta juduen, kristauen zein musulmanen liburu sakratuez barru-barrutik jabetuagorik. (…) Gizon hau ikusi duen inork ezin izango du inolako zalantzarik izan bere handitasunaz eta botereaz».

– Edward Granville Browne, Cambridgeko aditu ospetsuak Abdu’l Bahárekin egon ondoren 1890ean

Explora acerca de ‘Abdu’l-Bahá

El centenario del fallecimiento de ‘Abdu’l-Bahá (1921-2021)

En noviembre de 2021 el mundo entero conmemora el 100 aniversario desde que esta figura histórica partiera de este mundo físico. Las centenares de miles de localidades y comunidades en las cuales residen seguidores de Bahá’u’lláh, brillarán en su recuerdo.

Conoce a los bahá’ís de España

Quiénes somos »

La comunidad bahá’í de España cuenta con miembros de procedencias culturales y étnicas diversas, tanto de dentro como de fuera de sus fronteras, diversidad que se ve reflejada en su riqueza artística y lingüística.

Qué hacemos »

Los bahá’ís, en colaboración con otros individuos y organizaciones, se esfuerzan por contribuir al avance de la sociedad inspirados por la visión de Bahá’u’lláh de un mundo próspero, justo y unificado.

 

‘Abdu’l-Bahá

El centenario de Su fallecimiento

  • ‘Abdu’l-Bahá: una vida de servicio
  • Una figura única en la historia religiosa
  • Embajador de la paz
  • Reconocimiento público
  • Sus obras y escritos